Emakume Master Cup txapelketaren baitan, atzo domeka jokatu zuten Leire eta Nagore Galeano ahizpek Nafarroako txapelketako finalaurrekoa, Beran. Bartzelonako Maria Isabel Garcia eta Leire Arribas bikotea menperatu zuten (18 eta 4). Hala, pilota goxoko gazteen kategoriako finala jokatuko dute antzuolarrek (data zehazteke). Aurkari zein izango duten zapatuan erabakiko da Tafallako finalaurrekoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.