Emaginek berdintasun plana kalera aterako du zapatuan

Maider Arregi 2021ko eka. 2a, 10:17

Emagin elkarteak dihardu herriko berdintasun plana egiten. Orain arteko lana, ordea, barruko lana izan da eta zapatuan kalera aterako dute Berdintasuna kalera! ekimenaren baitan. Diagnosia osatzeko helburuaz, herritarrei galdetegi bat ere eskura jarriko zaie parte har dezaten. 11:00etatik 13:00etara bitartean plazan jarriko dute postua. 

"Emagin elkartea dabil Antzuolako berdintasunaren diagnosia egiten, eta orain arte barruko lana egin du hainbat elkarrizketa bidez. Zapatuan barruko lan hori kanpora aterako du eta herritarrei galdetegi bat betetzeko eskatu eta azalpenak emango dizkie eta diagnosia zertan datzan ikusaraziko dute Emaginekoek", azaldu du Josune Martinez Berdintasun zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak