'Ibilian Ibilian' dinamikaren baitan dokumental emanaldia

Maider Arregi 2021ko eka. 1a, 11:10

Sarek abian jarri duen Ibilian ibilian dinamikaren baitan, eguenean, ekainak 3, Caminho Longe dokumentala ikusteko aukera izango da Torresoroan. Sarrera borondatea izango da. 

"Antzuolan dokumental emanaldia eta egubakoitzeko elkarretaratze berezia egingo dugu. 19:00etan Zurrategin egingo dugu astero moduan elkarretaratzea. Asteburuari begira, antzuolarrak inguruko herrietan egingo diren ekintzetan parte hartzera animatuko ditugu", adierazi du Antzuolako Sarek. 

Caminho Longe dokumentala, 2020koa da eta hauxe da sinopsia: "Nola itzuli etxera 33 urte badaramatzazu Afrikan deportatuta? Alfonso Etxegarai etakide ohiak etxera itzultzeko bideari ekitea erabaki du hamarkadak eman ondoren Afrikako Sao Tome uhartean erbesteratuta Espainiaren eta Frantziaren aginduz. Kristiane Etxaluz adiskide nekaezina dauka alboan".  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak