'Erresistentzia arazo fisikoa da' antzezlana

Maider Arregi 2021ko mai. 31a, 10:54

Maite Aizpurua Olaizola aktoreak zuzendu eta aurkeztuko du Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana egubakoitzean, Torresoroan, 19:30ean. Doako sarrerak aurrez hemen eta liburutegian. 

Sinopsia

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki performancea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea diskapazitatea kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.

Fitxa artistikoa

Sorkuntza eta interpretazioa: Maite Aizpurua Olaizola

Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro Larrea

Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet

Musika «Mozarten bibolinerako kontzertua 3.zk (moldaketa): Asier Renteria

Teaserra eta difusiorako argazkiak: Yuri Agirre (Kulturaz Koop.)

Trailerra: Zazpi t’erdi

INFO+: mao.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak