13:30ean, egiaztapenak hasiko dituzte parte hartuko duten pilotuek, eta hainbat kategoriatako 70-80 lagunek hartuko dutela parte aurreikusten da. Alebinak, gazteak, TR1, TR2, TR3 eta TR4 modalitateetako pilotuak eta klasikoak arituko dira.

Goizperren hasita, hamar zona
"Antzuolan lehenengo aldiz egingo da moto-trial txapelketa, eta, gainera, Euskadikorako puntuagarria izango da. Debagoienean azken urteetan ere ez da halako txapelketarik egin, eta Gipuzkoa mailan ere gutxi egiten dira. Zapatuan, Goizper enpresa inguruan hasiko da txapelketa, eta sei kilometroko zirkuitua izango dute aurretik parte-hartzaileek. Horietan hamar zona izango dira, eta bi bira egingo dituzte", adierazi du Antzuolako Trial Elkarteko kide Ramon Aldasorok.