Astelehenean hasiko da Olaran egokitzeko obra

Maider Arregi 2021ko mai. 19a, 17:32

"Udal eraikinak irisgarriak izan behar dira %100ean. Olaran ez da, eta horregatik, astelehenetik aurrera kultura etxean igogailua jartzeko lanak hasiko dira", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.

"Igogailua jartzearekin batera, komunak berriztuko dira, gelen banaketan aldaketak egingo dira, hainbat instalazio eguneratu egingo dira, eta margotu egingo da. Gauzak ondo bidean, 2021eko abendurako Olaran berriztuta egongo da. Jakina, obrak irauten duen bitartean Olarango gela asko ezingo dira erabili. Dagoeneko bertan ia egunero dauden musika eskolako, trikitiko, eskulanetako, euskarako edo ingeleseko eskolei, besteak beste, aurkitu diegula alternatiba; baita Olaranen egoitza duten herriko taldeei ere. Hala ere, noizean behin bilerak egiten dituzten taldeei gogorarazi nahi diegu inoiz baino beharrezkoa dela gelen erreserba idatziz eta zuzen egitea udaletxean". Olarango berritze eta egokitze lanek, 180.000 euroko aurrekontua dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak