Zapatu goiz desberdina, San Isidro eguneko azokarekin

Julen Iriondo 2021ko mai. 15a, 15:22

Ez da Antzuolan ohiko feriarik izan, ganadurik gabe eta herriko ekoizle eta artisauekin soilik. Hamarren bat postu izan dira, baina kaleari eta zapatu goizari beste itxura bat emateko adina.

Gazta salmenta postuak, gozoenak –honek izan ditu ilara handienak–, janzteko osagarrienak –bertan nola egiten zituzten ikusteko aukera egon da, gainera–, panpinak eta antzerakoak, txotxongiloak, jostorratzez egindakoak, zumitzezko lanak –lanean ikusteko aukerarekin, kasu honetan ere–, laminak... postu asko ez baina askotarikoak izan dira San Isidro eguneko azokan, Antzuolan.

Eguraldiak ere lagun egin du azkenean, eta ikusi eta entzundakoen arabera, saldu ere polito egin dute, ezer saltzekorik zutenek –ez ziren denak–. Jendea polito ibili da goizean Antzuolan.

Mikel Bargiela zinegotzia gustura zen goizak emandakoarekin: "Ez da betiko feria egin, baina herriko artisau eta ekoizleei protagonismoa eman nahi genien eta lehen sektorea aste osoan zehar kaleratu eta bistaratzea, eta pozik gaude. Egoera ez da onena, hala tokatu da aurten ere egitea, ea datorren urtean betiko moduko ospakizuna egiteko aukera dugun".

Txorimalo lehiaketa ere egin dute, eta ondorengo argazkietako hiruak izan dira saritutakoak, jendearen gustukoenak.

Erlazionatuak

San Isidro azoka, Antzuolan

Julen Iriondo 2021 mai 15 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak