Uzarragako igoera ekainaren 13an egingo da

Maider Arregi 2021eko maiatzaren 6a

Iazko ibilbide berdina izango dute txirrindulariek eta goizeko hamarrak eta erdietan abiatuko da Uzarragako igoera ekainaren 13an. Hasiera batean, martxoaren 20an zen proba egitekoa; baina pandemiak eta herriko intzidentzia-tasak eraginda atzeratu egin zuen txirrindularitza federazioak.

59 kilometroko ibilbidea

Antzuola (irteera neutralizatua), Bergarako saihesbidea (irteera ofiziala), Elorregi, Zubillaga (kanpotik joan eta barrutik etorri), Elorregi, Bergara, Antzuola, Deskarga-gaina, Urretxu, Legazpi, Udana, Oñati, Zubillaga (kanpotik), Elorregi, Bergara, Antzuola (Uzarragako bidegurutzea) eta Uzarragako gaina. Hasierako asmoa, iazko irailean bezala, Goizperreko eremutik irtetea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak