Harrera elkarteak hitzaldia eskainiko du

Maider Arregi 2021ko mai. 3a, 11:33
'naiz.eus'

Harrera elkarteak egungo egoeraren berri emateko hitzaldia antolatu du maiatzaren 13rako, eguena, 18:30ean Torresoroan. Jon Ugarte eta Josu Amantes preso ohiak eta Harrerako kideek gidatuko dute solasaldia.

Harrera elkarte asistentziala 2012n jaio zen. "Elkartearen helburua espetxetik edo erbestetik itzultzen diren gizon-emakumeei egoera berrira egokitzeko ahalik eta laguntza handiena ematea da ". Harrera elkarteak, besteak beste, arlo juridiko-administratiboan, osasungintzan, asistentzia ekonomikoan eta lanaren bilaketan laguntza ematen die. "Harreraren beharrak urte hauetan zehar aldatuz joan dira eta horiei aurre egiteko bazkidetza kanpaina egin da Antzuolan. Behar horietaz hitz egiteko eta egungo egoeraren berri emateko hitzaldia antolatu dugu maiatzaren 13rako, osteguna, 18:30ean Torresoroan", kontatu du Ez dot moztuko bizarra taldeak eta hitzaldira joateko deia egin die antzuolarrei. Hizlariak Jon Ugarte eta Josu Amantes preso ohiak eta Harrerako kideak izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak