Unax Errasti txirrindularia Euskadiko txapeldunordea

Maider Arregi 2021eko apirilaren 28a

Argazkia: Lokatza

Domekan jokatu zen Araban urteko bigarren kadeteen Euskadiko txirrindulari txapelketa. Unax Errasti bigarren helmugaratu zen eta Euskadiko azpi-txapelduna da. Jokin Askaraik, Ikolan Beasain taldeko txirrindulariak, Bolintxo taldeko antzuolarrari aurrea hartu zion helmugako aldapan. Azken 23 kilometroak elkarrekin ihes eginda egin zituzten Errastik eta Askaraik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak