Antzuolarrendako izango den San Isidro azoka egingo dute

Maider Arregi 2021ko api. 27a, 12:21

Aurten ere ezin izango da ohiko San Isidro festaz gozatu. Hala ere, momentuko osasun egoera aintzat hartuta, eta segurtasun neurri guztiak bermatuta, San Isidro azoka egingo da datorren maiatzaren 15ean, zapatuan. Antzuolako artisau eta ekoizleendako azoka izango da, eta maiatzaren 7ra arte dute izena emateko aukera.

 "Bertakoendako eta herriko ekoizleendako azoka izango da. Egunari dagokion ukitua emango diogu; izan ere, baserri giroa kalera ekarri nahi dugu", adierazi du Beñardo Kortabarria alkateak.

'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua

Arratsaldean, berriz, bertso saio musikatu egingo da eskolako patioan. Gai jartzaile Saroi Jauregik jardungo du. Bertsolariak, berriz, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Maialen Arzallus eta Oihana Iguaran. "Umorea, musika, bertsoa, jolasa, gogoeta, eta emakumeen arteko konplizitatea uztartzen dituen saioa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak