Azucena eta Rosa Ortiz de Lejarazu ahizpak omenduko dituzte

Jone Olabarria 2021ko api. 16a, 10:34
Ortiz de Lejarazu Saez familia, Mexikon bizi zireneko argazkian

Hilaren 24an Elgetako Espaloian egingo duten omenaldi ekitaldian egingo diete aitortza antzuolarrei, 12:00etan

Intxorta 1937 Kultur Elkartearen ekimenez egingo dituzte omenaldi saioak, bost herritan. Antzuolako kasuan, elgetarrekin batera egingo da aitortza saio hori, eta, guztira, lau izango dira omenduak: Pilar Gorrotxategi Basauri eta Jose Luis Arantzeta Arregi elgetarrak eta Rosa Ortiz de Lejarazu Saez eta Azucena Ortiz de Lejarazu Saez antzuolarrak; antzuolarren familiako kideek jasoko dute oroigarria.

Gerrako haurrek jasan zituz-ten gorabeherak gogora ekarri, eta Egiaren iturria oroigarria emango zaie, Iñigo Arregik diseinatutako eskultura.

Hamabi urtez Mexikon

Antzuolako Fronte Popularreko ordezkari izanda, 1942an, Marseillatik Nyassa barkuan Mexikoko Veracruzera joateko au-kera izan zuten Emeterio Ortiz de Lejarazuk eta haren emazte Juana Saezek, Rosa eta Azucena alabekin. Emeterio, baina, 1953an gaixotu eta hil egin zen. 12 urteren ostean, etxera itzuli ziren ama-alabak, eta Bilbon egonkortu ziren. Mexikarrak deitzen zietela gogoratzen dute bilobek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak