Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolarien gidaritzapean, harremanen inguruan hausnarketa egitera gonbidatuko dute ikuslea. Gertatutako bizipenetan oinarrituko dira, gainera, Lizarralde eta Muñoa. Hori guztia, umorez jantzita, noski. Bidelagun izango dituzte Imanol Kamio musikariaren piano eta akordeoi doinuak eta Aitor Atxegaren gitarra. Sarrera 10 euro da eta aurrez erosi behar da, labur.eus/sarrerakantzuola webgunean edo liburutegian.
Bestalde, eguaztenean, hilaren 20an, Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian liburua aurkeztuko du Iñaki Petxarromanek. 18:30ean Torresoroan izango da solasaldia, eta aurrez sarrerak erreserbatu behar dira, online edo liburutegian bertan –sarrera doakoa da–.