"20-22 lagunen bueltan ibiltzen bagina, oraingo deialdian 32 lagun batu gara Landatxope elkarteak egindako deialdiari esker. Gai ezberdinen errepasoa egin dugu: tartean, txertaketaren inguruko kezkak zein kexuak azaleratu ditugu. Espainiako bankuko zuzendariari zuzendutako gutuna ere irakurri dugu, eta aurrera begira planteatzen diren mobilizazioen berri eman da elkarretaratzean".