Herriko txokoen seinalizazioa egin du Arrolak

Maider Arregi 2021ko api. 6a, 11:21

Duela sei bat hilabete hasitako proiektua bukatutzat eman du Arrola Mendizale taldeak. "Bizi dugun egoeragatik atzeratuta, helburua herriko hainbat txokoren seinalizazioa egitea da. Ogeiturri eta Pagamendiko ibilbidea izan zen hasiera, eta egindako azkena, Urkillutik Korosora doana", azaldu dute Arrolako kideek. ARGAZKIAK.

Arrolaren nahia, baina, bada seinalizazio proiektuarekin jarraitzea. Horretarako elkartearen 50. urteurrena aprobetxatuko dutela iragarri dute. 2022an beteko du taldeak mende erdia.

Mendi Astea

  • Apirilaren 24an, atzeratutako irteera bat egingo dute, egun osokoa: Urkulu-Degurixa-Maruatx-Aznardako atea-Kurtzeberri-Mendiola-Urkulu.
  • Apirilaren 27an, Cholitas escaladoras filma.
  • Apirilaren 29an, Mendian hil, hirian hil filma; Iñaki Peña zuzendaria etorriko da.
  • Maiatzaren 1ean, egun osorako, herriko mugarrien bigarren etapa: Antzuola-Trekutz-Trintxuleku-Boton-Deskarga-Ardanbideta-Arrola-Koroso-Antzuola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak