Familia ugariek hobaria izango dute zenbait udal zergetan

Maider Arregi 2021ko mar. 25a, 09:29

2021eko Ondasun Higiezinen eta Trakzio Mekanikoko ibilgailuen zergen ordainetan hobaria izango dute Antzuolako familia ugariek. Eskaera egiteko epea zabalik dute apirilaren 16ra arte (hau ere barne).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Familia Ugariaren liburua.
  • Aurreko urteko Errenta Aitorpenaren agiria.

Onuradun izateko bete beharreko baldintzak

  • Familia ugariaren kartila indarrean izatea.
  • Udalarekin dituen zerga eta tasa obligazioetan eguneratuta egotea.

Informazio gehiago Antzuolako udaletxeko bulego orokorrean. Tel. 943 76 62 46

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak