"Nire asmoa disko berria kaleratzea da, eta horretan dihardut buru-belarri. Oraindik ez diogu grabatzeari ekin". Luquek zaleei diskoa kaleratzen laguntzeko deia egin die eta www.patreon.com/patxiluque webgunearen bitartez jarri dezake norbanakoak bere aletxoa. "Patreon webguneari esker, laguntza ematen dutenek diskoaren inguruko iritzia ere eman dezakete. Bertan argazkiak, letrak... dena partekatzen dut eurekin eta elkarlan interesgarria dela esango nuke. Gainera diskoa osatuko duten kantuen aukeraketan parte hartzeko aukera ere eskainiko diet", adierazi du musikariak.