Bakean dagoena bakean utzi emankizunaren haritik jarraituz, Luze edo motz ikuskizunean generoa hartuko dute umore gai, gizartea zertan den luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik. Horretarako, hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.
Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu direla aitortu dute. Feminismoa eta euskara dira Martiarena eta Torregarai umoristen ardatza.Umorea serio eta plazerez hartzen dutela diote agertokian konplizitate handia erakusten duten bi emakumeek.
Aitortza
Arrakasta eta ikusleen aitortza jaso du jada Luze edo motz antzezlanak. Hala, antzuolarrek Torresoroa aretoan izango dute ikuskizunaz gozatzeko aukera, bihar, zapatua, 18:00etan. Sarrerak liburutegian eta online bidez eskuratu daitezke.