Atletismoaren haria Antzuolan eten ez dadin

Maider Arregi 2021ko mar. 5a, 08:00

Ibai eta Ekain Larrea anaia bikiak, entrenamendu saioa hasi aurretik, Antzuolan

Ekain eta ibai Larrea anaia bikiak (2002, Antzuola) Espainiako kros txapelketan izan berri dira 20 urtez azpiko kategorian lehiatzen. Han bizitakoa eta pandemiak eraginda eguneroko entrenamendu saioa nola bizi duten kontatu diote GOIENAari.

Joan den domekan Espainiako kros txapelketa Getafen jokatu ostean, Larrea anaiak etxean, Antzuolan jarraitu dute entrenamendu saioekin. Txapelketa azkarra eta intentsua izan zela diote –20 urtez azpiko kategoria–. Ekain Larreak 14. postua eskuratu zuen, 27 minutu eta 7 segundoko denbora eginda: "Oso ondo nago. Sentsazio onak izan nituen, baina amaiera gogorra egin zitzaidan".

Ibai Larreak ere lasterketaren gogortasuna azpimarratu du: "Ia zortzi kilometroko krosa zen, azkarra eta aldapatsua. Lokatzik ez zegoen, baina gogorra". 40. postua eskuratu zuen, 28 minutu eta 19 segundoko denborarekin. Irabazleak, El Mehdi el Nabaouik, 25 minutu eta 42 segundoko denbora egin zuen.

Pandemia betean egon arren, atleta gazteak oso egoera onean daudela aitortu dute. Izan ere, orain dela aste pare bat Euskadiko txapelketan parte hartu, eta podiumera igo ziren biak, Enekok urrea eta Ibaik zilarra eskuratuta. "Pandemiak eragin-da, oso proba gutxi egon dira, eta lehen krosa Euskadikoa izan zen. Orokorrean, konfinamenduak eragina izan du, eta uste dut atletok ez geundela sasoirik onenean. Batzuk konfinatuta ere bazeuden, eta ez zuten par-te hartzerik izan".

Elkarrekin entrenatzen

Etxetik gertu, trenbidean entrenatzen dira: "Zorionez, etxe in-guruan entrenatzeko aukera dugu, eta trenbidera joaten gara entrenamendu arruntak egiteko. Entrenamendua indartu gura badugu, Zumarragako pistara joaten gara. Entrenamendu ber-dinak egiten ditugu eta bata bestea zuzentzen edo laguntzen saiatzen gara. Alde horretatik, abantaila da". Euskal selekzioko taldekideekin harreman polita dutela adierazi dute, eta oso gustura daudela. Zaletasuna, baina, etxetik datorkie: " Gura-soek atletismoa egiten zuten gaztetan; Behobian ere parte hartu izan dute. Antzuolako herriak atletismoarekiko zale-tasuna betidanik izan du".

Erronka berriak

Ibaik mendi lasterketak egiteari ekingo dio. "Modalitate ezberdina da, korrika gutxiago egiten da eta. Federatuta nago eta au-kera dut. Hala, apirilean Sevillara joango naiz; ondoren, Kantabriako eta Miranda de Ebroko probak egin nahi ditut".Ekain, aldiz, Malagako pista estaliko Espainiako txapelketan izango da asteburuan; maiatzean, berriz, pista irekiko Espainiako txapelketan parte hartzeko prestatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak