AKEko talde nagusiak liga ekiteari uko egin dio

Maider Arregi 2021eko martxoaren 1a

Argazkia: AKE

Antzuolako Kirol Elkarteko talde nagusiak uko egin dio ligan parte-hartzeari. "Bizi dugun pandemiak eraginda hartutako erabakia izan da". Jubenilek ere ildo beretik, uko egin diote txapelketari; ez ordea kadeteek eta liga martxoko bigarren asteburuan hasiko dute. "Entrenamenduekin jarraituko dute talde guztiek", gaineratu du AKEko presidente Ibon Gezalagak. Federazioak erabakita, mailari eutsiko diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak