Ibai eta Ekain Larrea anaia bikiak Getafen izango dira asteburuan. Bertan jokatuko da Espainiako kros txapelketa eta bi anaiak dira Euskal Selekzioren elastikoa defendatuko duten atleta antzuolarrak. Ekain Larrea, gainera, Euskadiko txapeldun berria da. Getafera joan eta Espainiako txapelketan parte hartu aurretik, COVID-19 proba egingo diete gaur.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.