EAJk egindako zuzenketa eta ekarpenekin onartu zuten M8ko adierazpen instituzionala. Udal gobernuak eskatuta, herriko Andramanuelak emakume taldearen berariazko aipamena ere jasotzen du testuak. "Gu ados gaude EAJ taldeak egindako aldaketekin, baina Andramanuelak taldearekin elkarlanean jardutea berariaz aipatzea gura dugu, jatorrizko idatzian agertzen zen moduan", gaineratu du Beñardo Kortabarria herriko alkateak.