Antzuolako Zortzi Miliak mendi lasterketa, 2022ra atzeratua

Jone Olabarria 2021ko ots. 18a, 15:35

Aurten lasterketa ez antolatzea erabaki dute arduradunek; hortaz, otsaileko hirugarren asteburuan egin ohi den probak datorren urtera arte itxaron beharko du, gutxienez

2013an sortu zenetik, otsaileko hirugarren domekan egin ohi dute Antzuolako Zortzi Miliak mendi lasterketa. Denboraldiko lehen lasterketako bat izaten da, eta, ohiko datekin jarraituz, datorren domekan egin beharko lukete proba, baina bederatzigarren edizioa 2022rako lagatzea erabaki du lasterketaren talde antolatzaileak.

Debagoienean, errotua

Izena emateko epea zabaldu ere ez dute egin aurten. 2020ko edizioan 280 korrikalarik parte hartu zuten Antzuolako proban, eta %70 bailarako korrikalariak izan ziren. Aurtengoak bederatzigarren aldia beharko zuen, eta probak azken urtean izandako arrakastaren erakusgarri da iaz hiru orduan 240 lagunek eman zutela izena. 2021era begirako saia-kera bat egin nahian, duela aste batzuk, Strava aplikazioaren bidez saio birtuala osatzeari buruz hitz egin zuten; azkenean, baina, baztertu egin dute hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak