"Lodi-aktibismoaz eta lodifobiaz" jardungo dute

Maider Arregi 2021ko ots. 16a, 14:56

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, gorputz subertsiboen politika izango dute aztergai otsailaren 27an, 11:00etan Torresoroan.

Puri-purian dagoen "lodi-aktibismoaz eta lodifobiaz" jardungo du Mijo Lizarzaburuk otsailaren 27an, zapatuan, Torresoroan 11:00etan (sarrerak aurrez erreserbatu behar dira liburutegira joanda edo mezu bat bidalita andramanuelak@hotmail.com helbide elektronikora).

Loditasunaren auzia, "auzi politikoa" dela dio Mijo Lizarzaburuk. Izan ere, lodi-aktibismoak gorputz heterosexual, funtzional, argal, zuri eta ederrek gaur-gaurkoz gizartean duten normaltasunaz apurtzea duela helburu aktibismoak dio. Sare sozialen, mugikorren eta irudiaren testuinguruan, gorputz lodiek bizi duten atakaz ere jardungo du Lizarzaburuk. Heteropatriarkatuak eta kapitalismoak duten eragin zuzena emakumearen gorputzean ere aztertuko dute solasaldi parte hartzailean datorren otsailaren 27an, Torresoroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak