Pandemiari egokitutako Aratusteak antolatu dituzte

Maider Arregi 2021eko otsailaren 12a

Ez da ohiko aratuste-festarik izango aurten; egoerara egokitutako egitaraua antolatu dute Udalak eta Herri Eskolak. Oinarin dantza taldeak, goizeko hamarretan abiatuta kalejira egin du.

Ez dira ibiliko Hartza, Tximinoa eta Hezitzailea bere horretan festaz gozatzen aurten; ezta ere herritarrak Aratuste-dantzak egiten eta kuadrillak mozorro lehiaketan parte hartzen. Azken unera arte zer egin aztertzen ibili da Oinarin taldea, eta, baimen guztiak lortuta, azkenean, kalejira egingo dute. "Nahi bai, baina egoerak ez du aukera askorik eskaintzen. Baimena lortuta, eta egoera ikusita, kalejira egingo dugu, 10:00etan hasita", dio Oinarinek.

Herri Eskolak ere pandemiara egokitutako ekintza antolatu du: "Aratuste-festa gurasoen eta ikasleen arteko festa handia izaten da; aurten, ikasleak izango dira protagonista. Arratsaldean mozorrotuta etorriko dira eta burbuiletan batuko gara, osasun neurriak betez".

Potx eta Lotx

Etxean azken ikuskizunarekin etorriko dira bihar Antzuolara Potx eta Lotx pailazo oñatiarrak. Egoera honetan umorea oso garrantzitsua dela erakutsiko dute –17:00etan, pilotalekuan–. Sarrerak salgai daude liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak