Ezin izango dira ohiko Aratusteak ospatu aurten

Maider Arregi 2021ko ots. 5a, 09:00

Dena kolokan dagoen honetan eta egoera egunez egun aztertzen diharduten honetan, Aratuste-festa ere zalantza da, gaur-gaurkoz. "Ohiko Aratusteak ospatzea ez da posible izango aurten. Hala ere, osasun neurriak betez, ekintzaren bat edo bestea egitea aztertzen ari gara. Oinarinekin ere aztertu gura dugu zein aukera dagoen eta legeak dioena ikusi, baina dena kolokan dago", argitu du Kultura batzordeko kide Mikel Bargiela zinegotziak.

Aratusteei begira, lotuta dagoen ekitaldi bakarra, oraingoz, Potx eta Lotx pailazo oñatiarren ikuskizuna da. Otsailaren 13an izango da, pilotalekuan, 17:00etan. Sarrerak aurrez erreserbatu behar dira, liburutegian. Eskola ere erabakiren bat hartzeko pandemiaren datuen menpe dago; aurreratu dute Pausoka guraso elkartearekin egin ohi duten mozorro-festa ez dutela egingo aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak