Antzuolako EH Bilduren jardunaren inguruko hausnarketa egin dute goizean

Maialen Santos 2021ko urt. 30a, 16:26
Goizean Torresoroan egindako bilerako une bat.

Hamar urte dira EH Bildu lehenengo hauteskundeetara aurkeztu zela. Ordutik egindako lana errepasatu eta herriko taldearen jarduna aztertzeko bilera irekia egin dute zapatu goizean.

Independentziaren eta justizia sozialaren helburuak lortzeko zein bide eta estrategia jorratu erabakitzeko Euskal Herri mailako kongresua burutuko du EH Bilduk 2021aren lehenengo erdian, eta hori horrela, kongresu hori aurrera nola eramango duten aurkeztu dute gaurko bileran.

Jarraian, herriko zinegotziek hartu dute hitza, eta euren jardunaren berri eman diete herritarrei, Aitzol Iturbe EH Bilduko kideak azaldu duenez: "Besteak beste, aurrekontuen inguruan jardun gara hizketan, eta Udalak dirua zertara bideratuko duen azaldu dute". 

Udala, "zorrik gabe"

Horretaz gain, Iturbek azaldu du EAE-ANV 2007an Antzuolako udalean sartu zenetik zorrik ez duen lehen aldia dela, "eta hori gauzak ondo egin izanaren seinale da; urteetako lanaren ondorioa". 

Herritarren ekarpenak entzuteko tartea ere hartu dute, eta etorkizuneko proiektu bati buruz ere jardun dira berbetan: "Behe Nafarroako Aiherra herriarekin anaituta dago Antzuola. Bi herrien arteko oinezko ibilbide bat prestatu gurako genuke; gaua pasatzeko tokiak eta guzti". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak