Udal langileen soldatek %0,9ko igoera izango dute 2021ean

Maider Arregi 2021eko urtarrilaren 29a

Martitzeneko urtarrileko ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zuten udal langileen soldata igoera. Hala, 2021etik aurrera udaletxeko 17 langileen soldatek %0,9ko igoera izango dute.

Aurrekontuen legeak esaten duenaren arabera soldatak  %0,9 igotzea onartu zuten osoko bilkuran aho batez. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako igoera izango da. Igoera Eudelek udal-administrazioetarako gomendatutakoa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak