Basalden utzita dauden bi ibilgailuak hiri hondakin solido gisa tratatuko ditu Udalak

Maider Arregi 2021ko urt. 25a, 08:51

Basalde auzoan, San Blas ermitatik gorantz joanda, bi ibilgailu daude aspaldian bertan utzita: kamioi bat eta auto bat. Udalak utzitako ibilgailuen prozeduran sartuta ditu bi ibilgailuak eta biak hiri hondakin solido gisa tratatuko dira.

"Basalde inguruan dabiltzanek ondo dakitenez, aspalditik bi ibilgailu daude utzita San Blaseko ermitatik gorantz joanda: kamioi bat eta kotxe bat. Kamioiak, epaitegiaren agindupean Ertzaintzak jarritako zepoa dauka, kobrea lapurtzen harrapatu zituztelako. Hortaz, epaitegietako bidea bukatu arte, praktikan ezin da ezer egin. Hala ere, Udalak utzitako ibilgailuen prozeduran sartuta dauka. Kotxea ere prozedura berean daukagu sartuta. Hortaz, epaitegiak baimena ematen digunean, bitartean jabeak ez badu erreklamatzen, ibilgailu biak hiri hondakin solido gisa tratatuko ditugu, eta baimendutako hiri hondakin solidoen kudeatzailea batengana eraman beharko ditugu. Esan bezala, horrelako prozedurak oso luzeak izaten dira", argitu du Antzuolako udal gobernuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak