Antzuolak 14 biztanle gutxiagorekin amaitu zuen 2020 urtea

Maider Arregi 2021ko urt. 18a, 12:35

2020ko erroldako datuen arabera, urtea 14 biztanle gutxiagorekin amaitu du Antzuolak. Erroldako datuetan kontuan hartzen diren jaiotza, heriotza eta erresidentzia aldaketa datuen arabera, Antzuolak biztanleak galdu ditu.

2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean hamar haur jaio ziren Antzuolan: hiru mutil eta zazpi neska; hil, aldiz, hogeita hiru herritar hil ziren, hamabi gizonezko eta hamaika emakumezko.

Datu horiek kontuan hartuta eta erresidentzia aldaketak kontuan hartuta, 2020an 14 biztanle galdu ditu Antzuolak. 2020ko urtarrilaren 1ean, 2.107 biztanle zeuden erroldatuta Antzuolan; eta 2020ko urte amaieran, abenduaren 31n, berriz, 2.093 ziren erroldatuak. Hortaz, 2020. urtea  biztanle gutxiagorekin amaitu zuen Antzuolak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak