Hori dela eta, Antzuolan ere aukera hori baliatu, eta Olalde Pelota Eskolatik adierazi dute entrenamendu saioak berriro ere martxan jarriko dituztela. Itzulera hori gauzatzeko, aurrez jakinarazi eta martxan jarritako babes neurri eta protokoloa berriz ere aktibatuko dutela zehaztu dute, umeen segurtasuna bermatzea helburu. Pilotarien gurasoei erabakiaren berri ohar bidez jakinarazi zaiela zehaztu dute Olade Pelota Eskolako kideek.