Odola emateko aukera Olaranen, martitzenean

Jone Olabarria 2021ko urt. 18a, 09:39

Bertaratzeko, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua hartzea, eta, horretarako, egunean bertan, hilaren 19an, goizean zehar, 943 00 78 84 telefonora deitu beharko da.

Urteko lehen odol-ematea deitu du Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Antzuolan. Urtarrilaren 19an, datorren asteko martitzenean, izango da herrian odola emateko aukera.Arratsaldean 16:30etik 20:30era egongo da odola emateko aukera, eta, hala, 50 pertsona baino gehiago hartzea aurreikusten dute. Pandemiaren zabaltzea eragozteko segurtasun neurri guztiak bete eta jendea pilatzea saihestu nahi du Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak