Zapatuan inauguratuko dute Eztalako aldagela berria

Maider Arregi 2021eko urtarrilaren 4a

Dena ondo bidean zapatuan, urtarrilaren 9an, inauguratuko dute Eztala zelaiko eraikin berritua, 12:30ean. Bertan izango dira Beñardo Kortabarria alkatea eta Antzuolako udal gobernuko ordezkariak, AKEko presidente Ibon Gezalaga eta Diputazioko Kirol zuzendari Goizane Alvarez, besteak beste.

"Ekitaldi xumea izango da, hitz batzuk elkarbanatuko ditugu. Eguraldi iragarpena oso txarra da, baina dena ondo bidean urtarrilaren 9an, inauguratuko dugu Eztala zelaiko eraikin berritua 12:30ean", azaldu du Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak