Hainbat auzotan asfaltatze lanak egingo dituzte

Maider Arregi 2020ko abe. 18a, 09:00

Herriko hainbat auzotako errepideetan konponketa lanak egingo dituzte datorren astean hasita (eguraldiak aukera emango balu behinik behin). Hala, Beheko auzoan, Antiguan eta udal biltegiaren aurrealdean egingo dituzte konponketa eta asfaltatze lanak. Pare bat eguneko obra izango dela adierazi du Valen Moñux udal aparejadoreak.

"Datorren eguenean dira hastekoak asfalto lanak egiten. Asmoa da bi egunetan egitea baina dena eguraldiaren arabera izaten da. Obra handiena Beheko auzoan dago. Izan ere, Beheko auzoa 5 zenbakiaren eta errekaren artean galtzada-harria dago. Kendu egingo dute eta asfaltoa jarriko da bertan. Lurpeko aparkalekuen sarrera ere konponduko dute. Antiguan dagoen zebra bidean ere egingo dute antzerako lana: galtzada-harria kendu eta asfaltoa bota. Udal biltegi aurrea ere konponduko dute", kontatu du Valen Moñux Hirigintza teknikariak.

Orsak egingo ditu asfaltatze lanak eta seinaleen pintaketa lanak Paskinek; biak gipuzkoarrak. Aurrekontu osoa 30.000 euro ingurukoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak