Pentsio publiko "duina" aldarrikatu eta zapaturako herritarrei dei egin diete

Maider Arregi 2020ko abe. 1a, 15:22

Toledoko ituaren murrizketen aurkako aldarrikapena egiteko elkarretaratzea egin dute asteon herriko erretiratu eta pentsionistek. Zapatuan egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete antzuolarrei.

"Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, Toledoko itunaren murrizketen aurka eta euskal babes-sozialaren sistema propioa aldarrikatzeko elkartuko gara zapatuan ere", adierazi du herriko pentsionisten elkarteko eta Duintasuna taldeko Mikel Olaberria ordezkariak.

Horregatik, abenduaren 5ean, Antzuolako plazan 12:00etan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die antzuolarrei. Hala, Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak hiriburu eta herrietan antolatutako dinamikarekin bat egingo dute zapatuan. "Toledoko itunaren gomendioek agerian utzi dute gezur handia dela eta Gizarte Segurantza publikoa jasanezina dela; pentsioek KPIaren balioan jartzeko ezintasuna dute. Ez dago pentsio duina enplegu duinik gabe, horregatik honakoa eskatzen dugu: 2010eko eta 2012ko lan-erreformak eta Europako Gutun Sozialean aurreikusitako 1200 euroko LGSa ezartzea. Ezinezkoa da aberastasunaren banaketa parekidea izatea aberatsek zergak saihesten badituzte", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak