Azaroa bukatu arte bibotedun musukoak erabiltzen jarraitzeko deia egin du 'Movember Antzuola' taldeak

Jone Olabarria 2020ko aza. 26a, 12:00

Antzuola Movember taldeko kideak "oso pozik" agertu dira bibotedun maskarek izandako harrerarekin eta aitortu dute hasierako aurreikuspenak "gainditu" egin direla. Azken bultzada modura, azaroa bukatu arte bibotedun musukoak erabiltzera animatu dituzte herritarrak.

"Urte berezi honek" ekintzak antolatzerakoan "asko baldintzatu" dituela adierazi dute taldeko kideek, baina hala ere, sentsibilizazio kanpainak "arrakasta" izan duela aitortu dute: "Uste baino musuko gehiago saldu ditugu eta taldera ere gizonezko gehiago gerturatu zaizkigu. Antzuolan aurrera pauso handi bat eman dugula esan dezakegu".

Azken bultzada moduan, azaroa bukatu arteko ekimenarekin jarraitzera animatu dituzte herritarrak: "azaroa bukatzeko falta diren egun gutxi hauetan,  bibotea moztu arte, bibotedun musukoa egunero erabiltzera animatzen zaituztegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak