"Larunbatean, azaroak 21, Saharar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zen Antzuolan. 80tik gora lagunek hartu zuten parte Autodeterminazio Erreferenduma orain aldarrikatzen. Gainera, gatazka honetan Nazio Batuek eta Espainiako Gobernuak erakutsi duten axolagabekeria salatu zuten eta Nazioarteko gainerako komunitateari bere benetako inplikazioa exijitu zioten: hitzen denbora pasatu dela eta hartutako konpromisoak gauzatzeko ordua dela gaineratu zuten. Saharar herriari bidaltzeko materiala erosteko, bonuen bitartez 960 euro batu ziren. Norbait erosi gabe geratu bazen, jakin dezala oraindik ere salgai daudela. Talde antolatzaileak eskerrak eman nahi die parte hartu zuten herritar guztiei", adierazi dute Antzuolako parte-hartzailek.