Indarkeria matxistaren aurrean indarrak batu dituzte herritarrek

Maider Arregi 2020ko aza. 18a, 11:28
Argazkia: Artxiboko irudia

Indarrak batuta, indarkeria matxistari aurre egingo diote antzuolarrek aurtengoan ere. Hala, azaroaren 25erako, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunerako, elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Andramanuelak emakume taldeak.

Elkarretaratzea 19:00etan Herriko Plazan izango da azaroaren 25ean. Aurtengoa, ordea, berezia da, eta Euskaraldiaren olatuaren indarrarekin dator egitaraua-eta. Hala, zapatuan, Hankaz gora umeendako ipuin kontaketa saioa Errekalde auzoko plazatxoan 16:00etan izango da ikusgai.

Hilaren 27an, Bernarda albaren etxea antzezlana eskainiko dute Torresoroan; eta hilaren 28an, berriz, umeendako Apika taldearen ipuin kontaketa saioa, Beheko auzoan 16:00etan. Abenduaren 3an Euskaraldia ardatz duen bakarrizketa saioaz gozatzeko aukera izango da.

Txapak liburutegian jaso daitezke eta ekintzetarako sarrerak aurrez erreserbatu behar dira liburutegian edo labur.eus/SarrerakAntzuola helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak