Antzuolako Movember taldeak egoerara egokitu behar izan du, eta domekarako antolatuta zuen kalejira eta maskara salmenta bertan behera utzi du. "Bizi dugun egoera zein den ikusita, bestelako ekimen bat gauzatzea erabaki dugu. Hala, azaroan zehar aukerarik suertatzen bada egingo dugu kalejira", kontatu du Gotzon Madinak, Movember taldeko kideak. "Asteburuan iritsiko dira maskarak eta gura duguna da norbanako bakoitzak mezu bat idatzi eta lagun bati maskara oparitzea. Era berean, maskara jasotzen duenak, kateari jarraikiz, beste lagun bati oparitu beharko dio. Helburua horren garrantzitsua den prebentziorako dei egitea da".
Maskarak oparitzeko kanpaina
Oraingoz, 50 maskara iritsiko dira herriko hainbat gunetara (Amaia, Xinkona eta Ogiberri, 6 eurotan.) "Hasierako gure erronka 50 saltzea da; gehiago beharko bagenitu ekarriko genituzke".
Mezuen katea
"Maskara lagun bati oparitu eta hark beste batik oparitu beharko dio katea eten ez dadin; eta mezu pertsonala eroango dute".
Prebentzioa da gakoa
Juan Pablo Sanz Jaka urologoaren hitzaldia atzeratu egin dute. "Iaz, harrera oso ona izan zuen; berriro egingo dugu, nahiz eta azaroa pasata egon. Izan ere, 50 urtetik gorakoendako prebentzioa egitea garrantzitsua da. Prostata eta barrabiletako minbiziak ez du abisatzen, eta sentsibilizazio kanpina sustatuko dugu".