Beñardo Kortabarria alkatea 'Harira' saioan martitzenean

Maider Arregi 2020ko azaroaren 12a

Antzuolako alkate Beñardo Kortabarria Goiena telebistako Harira saioan izango da azaroaren 17an, datorren martitzenean. Antzuolarrek ere izango dute galderak egiteko aukera.

Saioa 21:30ean hasita eskainiko da; bigarren aukera bat, ordea, ere izango du ikus-entzuleak, 23:30ean hasita; www.goiena.eus webgunean ere zintzilikatuko dute ondoren.

Eneko Azkarate kazetariak elkarrizketatuko du, eta, herriko kontuez batera, gaurkotasunari lotutako gaiak izango dituzte berbetarako gai Harira saioan. Antzuolarrek ere izango dute galderak egiteko aukera. Hainbat bide erabili dezakete galderak alkateari helarazteko: Whatsapp edo Telegram bidez (688 69 00 07) edo posta elektronikoz (berriak@goiena.eus). Astelehena, azaroak 16, izango da azken eguna Beñardo Kortabarria Antzuolako alkateari herritarrek galderak bidaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak