SOS Ostalaritzak deitutako manifestazioarekin bat egin du herriko ostalaritzak

Maider Arregi 2020ko aza. 4a, 21:20

SOS Ostalaritzak manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 7rako. Antzuolako ostalariek bat egin dute deialdiarekin eta Beheko auzotik abiatuko dute manifestazioa 17:30ean. Sergio Sanchezek, Mox tabernako ugazabak, dio oso argi daukatela osasun egoeraren larritasuna zein den eta ulertzen dutela neurriak hartzearen beharra; baina neurriok zorrotzegiak direla deritzo.

SOS Ostalaritza plataformako ostalariek manifestazioa deitu dute ostalaritza-sektorea "desagertzeko arriskuan" dagoela salatzeko. Azaroaren 7an egingo dira manifestazioak eta Antzuolako ostalariek ere bat egingo dute. "Ostalaritzan hartutako neurriak beste sektoreekin konparatuta gehiegizkoak direla iruditzen zaizkigu. Ostalaritza kriminalizatzen ari dira. Ordutegi eta edukiera murrizketek diru sarreren %60-80ko murrizketak ekarri dizkigu; batzuen kasuan %100a. Ostalaritza desagertzeko zorian dago. Salatu nahi dugu, osasun neurri hauek ostalaritzaren itxiera dakartela. Oso argi daukagu osasun egoeraren larritasuna eta ulertzen dugu neurriak hartu behar direla, baina ez dugu ulertzen ostalaritzako murrizketak horren zorrotzak izatea. Murrizketak direla eta laguntzak eskatzen ditugu. Ostalaritzak lan egitea eskatzen du. Lan egiten usten badigute, eta murrizketak egonez gero, laguntzek orekatu dezakete egoera; ez dugu gehiago eskatzen. Lan egitea nahi dugu, gure negozioak aurrera ateratzeko. Eta azkenik eskerrak ematea egunez egun egoera hau eramangarriagoa egiten duten bezero guztiei. Eskerrik asko zuen iraunkortasunagatik eta laguntzagatik", diote Antzuolako ostalariek. Gaineratu dute bezeroen eta herritarren babesa ezinbesteko dutela eta manifestazioan parte-hartzera dei egiten diete balkoietatik zein kaleetatik lapikokada bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak