'Movember Antzuola' taldearen aurkezpena egin dute gaur eguerdian

Jone Olabarria 2020ko aza. 1a, 16:08

Aurkezpen ekitaldia egin dute gaurkoan Zurrategi plazan eta azaldu dutenez "oso pozik" geratu dira lehen saioak emandakoarekin. Kontzientziazio kanpaina abiaraziko dutela ere iragarri dute eta bertan bibotedun maskarak eskuratzeko aukera egongo da.

Azaroa izan ohi da prostatako minbiziaren ikerketarako dirua batzeko eta gaixotasunari ikusgarritasuna emateko hilabetea, eta aurtengoan ere hala egin nahi izan dute Antzuolan. Gaur eguerdian aurkeztu dute Movember Antzuola taldeko kideek bibotedun maskarak jantzi eta kontzientziazio kalejira egin dute herriko kaleetan zehar, maskarak saldu eta taldea ezagutzera emateko asmotan.
 

Ekitaldi gehiago egiteko asmoa

Lehenengo ekitaldi honek emandakoaz galdetuta "pozik" agertu dira taldeko kideak, hala azaldu du Mikel Larrañagak: "Taldekide gehiago lortu ditugu eta herrian egindako konzienziazio kalejiran salmentarako geneuzkan maskarilla guztiak saldu ditugu". Hemendik aurrera ere, eskariak jasotzeko prest izango direla azaldu dute: "hamabost egun barru egingo dugun beste konzienziazio kalejiran maskarilla gehiago saltzeko asmoz aterako gara". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak