Preso eta errefuxiatuen etxeratzea eskatuz, elkarretaratzea egin zuten atzo Antzuolan

Jone Olabarria 2020ko urr. 31a, 09:50

Antzuolako Zurrategi plazan hogeitabost lagun inguru bildu ziren atzo arratsaldean pankartaren ostean, euskal preso eta errefuxiatuen etxeratzea eskatuz. Elkarretaratzeaz gain, borondatezko laguntza emateko mahai bat ere izan zen bertan atzo.

"Presoen familiek jasaten duten dispertsio egoerari laguntzeko", elkarretaratzea egiteaz gain, mahai bat ere jarri zuten atzokoan, borondatezko laguntza emateko:  "Milaka kilometro egiteko beharrezkoa den gasolina finantziatu ahal izateko, eta horren truk kamiseta, poltsa eta abar eskeini dira". Azaldu dutenez, "egoerak eskatzen dituen neurriak gordez" egin da asteroko kontzentrazioa eta bertaratu direnei eskertza mezua helarazi nahi izan diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak