Koronabirusari aurre egiteko neurriak argitu ditu udalak

Maider Arregi 2020ko urriaren 30a

Argazkia: @AntzuolakoUdala

Alarma egoera ezarri ostean, Eusko Jaurlaritzak atera duen dekretua herritarrei argitze aldera, neurri esanguratsuak jasotzen dituen laburpena argitaratu du udalak. Era berean, gogorarazi du domekan, hilerrira joango direnek bertan jarritako osasun neurriak zorrotz bete beharko dituztela.

"Astetik astera, egun batetik bestera... datozkigu goitik beherako agindu eta dekretuak, udalak horren araberako erabakiak hartu behar izate ditu, eta joko-arauak ulertzea ez da erraza. Zailtasun horri nolabaiteko argia eman nahirik, herritarrendako esku-orria kaleratu dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak