"Duela bi urte sortutako taldea gara Antzuolako Movember eta gure helburua Antzuolako herritarren artean gizonezkoen gaixotasun prebentzio kanpaina egitea da, batez ere prostata eta barrabiletako minbiziaren arloan. Kale spinning saioa eta Donostia Ospitaleko urologiako buru den Juan Pablo Sanz Jakaren hitzaldia atzeratu egin ditugu, baina idomekan hasita bibotedun maskarak salduko ditugu azaroan zehar", diote elkarteko kideek
Kanpaina hasteko, Azaroaren 1ean, domeka, 12:30ean Zurrategin elkartu eta bibotedun maskarekin kalejira egingo dute; maskarak ere salgai jarriko dituzte.