Alardearen gaineko ikerketa historikoa aurkeztuko dute

Maider Arregi 2020ko aza. 5a, 08:41

Lourdes Odriozola Oyarbide historialariak Alardearen historia ikertu eta jaso du Antzuolako Alardea. Ikerketa historikoa liburuan.  Antzuolako Udalaren eta Alardearen Elkarteak sustatuko ekimena, gaur azaroak 5, aurkeztea dute Torresoroan 18:30ean.

Lourdes Odriozola Oiarbide historialariaren ikerketa jasotzen duen liburua, Antzuolako Alardea. Ikerketa historikoa, azaroaren 5ean aurkeztuko dute Torresoroan 18:30ean. Liburua erosteko aukera ere izango da (10 euro).

Osasun egoera kontuan hartuta, dagoeneko ohikoak diren neurriak aintzat hartu beharko dira aurkezpen garaian: sartzeko leku mugatua izatea, aurpegirako maskara erabiltzea, distantziak mantentzea eta sarrera-irteeretan eskuak garbitzea. Meet bidez jarraitzeko aukera ere izango da: http://meet.google.com/eff-shbz-soo

 eraldaketa

"Urte askoan gauza asko egin dira; baina, sumatua genuen alardeari falta zitzaiola ikuspegi osoa emango liokeen ikerketa lan sakon bat. Besteak beste, historia kontakizunean antzemandako hutsuneak eta gaizki ulertuak zuzentzeko. Elkartearen sorreraren arrazoia eta azken hamarkadan abian jarri tako biziberritze prozesuaren emaitza ere bada ikerketa. Argi daukagu gizartea aldatzen den heinean tradizioa bera ere egokitu beharra dugula; izan ere, Antzuolaren historian eta nortasunaren ezaugarrietan oinarrituta dago gure ohitura", diote elkartetik. Erakusketa antolatzen ere badihardutela jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak