Egoerara egokitutako gaztetxoko berritua abian da

Maider Arregi 2020ko urr. 27a, 10:29

Artxiboko GOIENAko irudia.

COVID-19aren osasun larrialdi egoerak bete-betean jo du herriko gaztetxokoaren lan jarduna. Aurrera egitea erabaki dute, ordea, egoerara egokituta, berriro bueltan dira ekintzak.

"Gaztetxokoarekin zer egin hainbatetan pentsatu eta gero, formatua aldatzea erabaki dugu. Lokalean bertan ezin dira segurtasun neurriak bete, beraz, formatu berriarekin gatoz", azaldu du Zumaia Elkoro koordinatzaileak. Hala, Hilero ekintza bat antolatuko dute, eta lehena, azaroaren 15 eta 22an egingo dute Torresoroan. Droga eta menpekotasunaren gaineko tailerra izango da 17:00etatik 19:00etara bitartean. Izena udaletxean, liburutegian eta Xinkonan eman daiteke azaroaren 1era arte. Gurasoen zalantzak, berriz, honako helbidean argituko dituzte: idolazgaztetxokoa@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak