"Aurtengoa zazpigarren urtea da eta saioak oso eraginkorrak direla ohartu gara. Norbera seguru sentitzeko prestatzen ditugu. Ez dizu inork ezer galdetuko, eta meditazio praktika batzuk egingo dituzu, besterik ez", dio Matak. Urritik apirilera bitarteko azken martitzenetan egingo dituzte saioak gimnasioan 18:30etik 20:00etara bitartean. "COVID-19 dela-eta umeendako saiorik ez dugu eskainiko aurten. Izena eman nahi dutenek udaletxera deitu behar dute 943 76 62 46. Guztira 20 lagunendako lekua egongo da eta ez da derrigorra saio guztietara etortzeko konpromisoa hartzea".