Liga hastear den honetan, Antzuolako lehen taldeak atsedenaldia du

Maider Arregi 2020ko urr. 16a, 09:00

Antzuolako jokalariak, euren artean jokatutako lagunarteko partidu batean. '@karlosbaleztena'

Dena ondo bidean, futbol liga bihar, zapatua, hasiko da. Antzuolako lehen taldeari, ordea, atsedenaldia tokatzen zaio; hala ere, lagunarteko partidua jokatuko dute Eibarko Urkiren aurka, bihar bertan. Iker Epelderen taldea gogotsu eta indartsu dago.

Pandemiak bete-betean kirolaren esparrua jo duen honetan, partidu antolaketa lanak ez dira bat ere errazak izaten ari. Antzuolako lehen taldean, gaur-gaurkoz, ez da positibo kasurik atzeman eta hastear den ligari gogotsu ekiteko prest daude.

Hasiera gorabeheratsua izan dute, eta aurreko asteko lagunartekoa bertan behera geratu zen, Segurako taldean positibo kasu bat antzeman zelako. "Liga hasiko da asteburuan, eta, atsedenaldia tokatzen zaigun arren, lagunartekoa jokatuko dugu, Eibarren. Taldeak hiru astean hobekuntza ona egin du fisikoki, eta gogotsu gaude. Hainbat aldaketarekin hasiko dugu denboraldia: beteranoek utzi egin dute eta jokalari berriak ditugu, bai jubeniletatik igotakoak eta baita Bergaratik etorritakoak ere, besteak beste", azaldu du Iker Epelde entrenatzaileak.

Kadeteen konfinamendua

Kadeteen mailan, aldiz, 23 jokalaritik lauk eman dute positibo eta hiruk konfinatuta segitzen dute (egueneko datuak).

Aldagelen obrak, amaitzeke

Eztalako obren lanak zertxobait atzeratu badira ere, dena ondo bidean azaroan egin gurako luke klubak inaugurazio ekitaldia. "Azaroko lehen asteburuan egin gurako genuke inaugurazioa, baina egunez egun pandemiaren egoerak markatuko du erabaki hori. Udalarekin protokoloa ere zehaztu beharrean gaude: dutxen erabilera, ikusleak egotearen aukera...", azaldu dio GOIENAri Ibon Gezalaga AKEko presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak