Pandemiaren ondorioz, odol-emaileek zenbait neurri, zorrotz bete behar izan dituzte. Horrek bultzatuta, emaile asko odola eman ezinda geratu dela adierazi du Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak. "COVID-19aren ondorioz, inoizko beherakada handiena igarri dugu odol-emaileen artean; gainera odola inoiz baino gehiago behar da orain ospitaletan", aitortu dute berriki.
47 odo-emaile
Antzuolan, zorionez, ez dela beherakadarik izan azaldu dio Begoña Lete odol-emaileen elkarteko kideak GOIENAri: "Pandemia garaian neurriak egon diren arren, odol-emaileek ez dute hutsik egin eta ondo joan da. 47 lagunek eman dute odola eta antzuolarren erantzuna ona izan da. Hurrengo deialdia 2021eko neguan izango da, data zehazteke dago oraindik".
Loteria salgai
Urtero legez, Antzuolako odol-emaileen elkartekoek Gabonetako loteria salgai dute jada. "Interesa duten herritarrek elkartekoengana jo dezakete loteria eskuratzeko", zehaztu du Begoña Letek.